Cookieak itxi

Nire herritik gertuko 50 gailurrak

Igo itzazu zure etxetik hurbilen dauden 50 gailurrak. Horretarako, sartu ezarpenetara eta aukeratu zure herria. Mapan ikusi ahalko dituzu zeintzuk diren mendi horiek eta zeintzuk falta zaizkizun. Gure herria modukorik ez dagoelako munduan!

Gipuzkoak 1.000 urte beteko ditu aurten, 2025. urte honetan. 1025. urteko agiri batean agertzen da lehenengoz Gipuzkoa izena. Mila urte igaro dira, beraz, lehenengo aipamen hartatik. Milurtekoaren data borobil hori aprobetxatuta, Mendiak Aplikazioan ere erronka berriak proposatu dizkiegu euskal mendizaleei, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin batera eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin.

Esan bezala, erronka osatu ahal izateko, Mendiak APPeko ezarpenetara sartu beharko gara eta gure herria zein den adierazi aplikazioari (gure bizitokia, jaioterria, edo mendian ibiltzeko erabiltzen dugun eremu hori). Behin hori eginda, Aplikazioko mapan 50 horiek iragazi ahalko ditugu eta mapan ikusiko dugu zeintzuk diren igo ditugunak eta zeintzuk falta zaizkigun. Aurtengo erronka izango da, gutxinaka-gutxinaka, gure etxetik gertuen dauden 50 gailur horiek igotzea. Animo!

Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin elkarlanean sortutako erronka, Gipuzkoak 1000 urte bete dituen urteurren honetan. Denboraldi amaieran sariak banatuko dira erronka honetan parte hartzen duten mendizaleen artean, besteak beste 'Umeekin egiteko ibilbideak (Gipuzkoa)' liburuaren 50 ale eta Mendiak Apparen produktuak (kamisetak, kantinplorak, txolotak eta abar) zozketatu eta banatuko ditugu.