Nire herritik gertuko 50 gailurrak
Igo itzazu zure etxetik hurbilen dauden 50 gailurrak. Horretarako, sartu ezarpenetara eta aukeratu zure herria. Mapan ikusi ahalko dituzu zeintzuk diren mendi horiek eta zeintzuk falta zaizkizun. Gure herria modukorik ez dagoelako munduan!
Gipuzkoak 1.000 urte bete zituen 2025. urtean, 1025. urteko agiri batean agertzen baita lehenengoz Gipuzkoa ('Ipuzcoa') izena. Milurtekoaren data borobil hori aprobetxatuta, Mendiak Aplikazioan ere erronka berriak proposatu genizkien euskal mendizaleei, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin batera eta Gipuzkoako Aldundiaren babesarekin, eta horien artean politenetakoa hauxe da, nork bere herriko 50 mendiak igotzea (zure herrikoak edo zure herritik gertuen dauden 50 mendiak).
Erronka hau egiteko ez daukazu epe zehatzik, joan zaitez zure herriko mendiak igotzen eta Mendiak Aplikazio horretan dominak lortzen, 50 mendiak igo arte.

Erronka osatu ahal izateko, Mendiak APPeko ezarpenetara sartu beharko gara eta gure herria zein den adierazi aplikazioari (gure bizitokia, jaioterria, edo mendian ibiltzeko erabiltzen dugun eremu hori). Behin hori eginda, Aplikazioko mapan 50 horiek iragazi ahalko ditugu eta mapan ikusiko dugu zeintzuk diren igo ditugunak eta zeintzuk falta zaizkigun. Erronka izango da, gutxinaka-gutxinaka, gure etxetik gertuen dauden 50 gailur horiek igotzea. Animo!
Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin elkarlanean sortutako erronka duzu hau. Urte amaieran sariak banatuko dira denboraldi horretan 50. mendia igo duten mendizaleen artean, besteak beste 'Umeekin egiteko ibilbideak (Gipuzkoa)' liburuaren 50 ale eta Mendiak Apparen produktuak (kamisetak, kantinplorak, txolotak eta abar) zozketatu eta banatuko ditugu.

