2021-01-17
Itziarreko poligonoan autoa utzi eta bertan dago. Zuzenean igo zaitezke tontorrera, ordu betean baino gutxiagoan. Guk PR-a jarraituz (marka hori eta txuriak) mendiaren zati bat inguruta dugu lehendabizi, eta ondoren tontorrera igo gara. 3 urteko semearekin joan gara, PRaren zatia oso ondo egin du, baina tontorrerako aldapa pikoa da eta motxilan sartu dugu. Tontorretik bista zoragarriak daude. Guztira hiru orduko ibilaldia egin dugu.