Urkillagatik, Aia (Ataun) auzo gainean, bide bat, Leitzadi, Agaotz eta Sarastarri mendipean igarotzen da, Lareoko urtegia dagoen tokira heltzeko. Zaldarrate lepo txikian, inguru honetako gailurretaranzko igoera hasten da. Agaotz edo Leitzadira joan nahi izanez gero, zuzenean Agaotz lepora iritsi behar da, bi tontorren artean dagoena. Biak argi ikusten dira ekialderantz, eta, beraz, ikuspegi ona eskaintzen dute norantza hortan. Mendebaldeko zatia, berriz, basoz josia dago. 974 metroko garaiera dauka.