Aralar mendilerroa
Euskal Herriko mendilerrorik ezagun eta handienetakoa dugu. 30 kilometro luze da eta 12 kilometro zabal, eta 178 gailurrek eta tontortxok osatzen dute mendilerroa. Bere paisaia ederrengatik, fauna eta flora aberatsagatik eta aztarna etnografiko eta arkeologikoengatik, Aralar Euskal Herriko mendilerro eta parajerik bisitatu eta azpimarragarrienetakoa dugu.
Gipuzkoa (Goierri, Tolosaldea) eta Nafarroa Garaia (Larraun eta Sakana) artean kokatuta dago eta bere lurren herena natura parkea da 1994az geroztik (Gipuzkoako aldean). Interpretazio zentrua Lizarrustin dago, Ataunen. Txindoki/Larrunarri, Pardarri, Ganbo, Balerdi, Beloki eta beste dozenaka mendi ezagun aurkituko ditugu Aralarreko mendilerroan. Tontorrik garaiena, aldiz, Intzako dorrea da, 1.431 metrorekin.
Informazio zabalagoa wikipedian.