Aldura Errenteriako udalerriaren hegoaldean dagoen mendia da, Igoin-Bianditz gailurrerian, Aiako Harriaren natura parkearen barruan. Gailurretik mendebaldera, Malbazarko lepoa dago, non hango herpetofauna babesteko aintzira artifizial txiki bat dagoen. Ekialdera, mendiaren beste gailurra dago, Pertxele izenekoa (529 m).
Informazio praktikoa:
- Iturriotzetik (Oiartzun): 2 ordu (7 km)
- Sorondotik: 1,5 ordu (6 km)
- Landarbasotik: 1 ordu (2,5 km)