Euskal Herriko eskualde edo haran "galduen" zerrendan aipatu ohi dira Urritzate eta Aritzakun. Nafarroa Garaia eta Beherea artean kokatuta, batetik eta bestetik nahiko isolatuta bizi izan dira bailara horietako biztanleak belaunaldiz belaunaldi. Bada, paraje honen erdian altxatzen da zerurantz Alkaxuriren forma nahastezina, Urritzateko haranak eta Aritzakunekoak bat egiten duten tokian, Gorramenditik iparralderantz doan ardatzaren azken muturrean. Hirubelakaxkoa izenez ere ezagutzen da mendi hau. Otsondo mendatetik Gorramendirantz kotxez joan daiteke Itzulegiko leporaino; handik 2 orduko ibilbidea dago. Bestela, Urritzaten eta Aritzakunek bat egiten duten puntutik, Sumutsuko bordatik, 2 ordu eta erdiko bide polita izango dugu Alkaxuriraino.
Informazio praktikoa:
- Itzulegi/Gorramenditik: 2 ordu (6 km)
- Sumutsuko bordatik: 2,5 ordu (7 km)
IGOERAK
Begoña de la Cal
2021-09-01 14:00Iban hiriart-urruty
2021-01-03 09:10Irati ArrondoIturrioz
2020-07-25 10:42Xabier Perez
2020-06-24 10:30Enaut Lertxundi
2019-10-16 10:26