Arrato mendilerroa osatzen duten gailurretako bat da. Bere magaletan artadiak dira nagusi, baina gurbitzek eta Montpellier astigarrek ere azalera handiak hartzen dituzte. Arrato eta Badaia mendiek Arabako lautadako zerumuga ixten dute mendebaldera. Gasteizko mendizaleen ohiko igoeretako bat da, Arabako hiriburutik nahiko gertu dagoelako eta haurrekin ere erraz samar igo daitekeelako. 100 mendien lehiaketarako puntuagarria da.
Informazio praktikoa:
- Apodakatik: ordu bete (3 km)