Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Anboto

100 mendien lehiaketa
1.331 metro
Anboto mendilerroa - (Atxondo, Bizkaia)

Anboto mendia izen bereko mendilerroa menderatzen duen tontorra da. Bizkaiko laugarren mendirik garaiena da. Araba eta Gipuzkoako mugak oso gertu ditu, hiru herrialdeen arteko lurraldean dago. Euskal sinesmen zaharren arabera, Mari jainkosa gorenaren egoitzetako bat da. Horregatik, jainkosak Anbotoko Dama edo Anbotoko Señorie izena hartzen du. Gailurra hodei artean duenean, Mari bertan dagoela esaten da. Arrasate aldean, oskorri denean ere gauza bera esaten da.

Informazio praktikoa:

  • Urkiolatik: 2 ordu (5 km).
  • Arrazolatik: 3 ordu (6 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK