Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Ausa Gaztelu

100 mendien lehiaketa
901 metro
Aralar mendilerroa - Zaldibia (Gipuzkoa)

Txindokiren bikia izan zitekeen, elkarren ondoan baitaude eta itxuraz ere antz pixkat baitaukate. Hala ere, Ausa Gazteluk ez dauka Txindokiren ez garaierarik, ezta osperik ere. Tontorretik ekialdera Abaltzisketako lurrak dira; eta mendebaldera, Zaldibiakoak. Bere izena, bertan egon zen gaztelu batetik datorkio. Gaztelu hark Enirioko galtzada babestea zuen xede. Tontorrean, oraindik ere ageri dira gazteluaren hondakinak.

Informazio praktikoa:

  • Zaldibiatik: 2 ordu (6 km).
  • Larraitzetik: 1,5 ordu (4,5 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK