Balerdi edo Mallozar Aralarko Malloetako mendi bat da, 1193 metro garai. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan dago, nahiz eta zehazki mendi honen gailurra Nafarroaren barnean metro eskas batzuengatik egon. Urreako Haitza mendiaren alboan dago. Balerdi da Aralarko Malloetako mendirik adierazgarrienetakoa, altuena ez bada ere, batez ere Araitz haranaz gain erakusten duen itxura bikain eta ikusgarria dela eta.