Belkoain Andoaingo udalerrian dagoen mendia da, Oria bailararen mendebaldean. Bi gailurreko mendia da, ekialde-mendebalde ardatz batean biak. Ekialdekoa zertxobait altuagoa da (491 m) eta mendebaldekoan (488 m) gurutze bat dago. Espainiako Gerra Zibilean lubaki-andana zabala eraiki ziren tropa nazionalen erasoak gelditzeko, Saseta defentsa-lerroaren baitan.