Aiako Harrien parean kokatutako mendi-tontor ez oso garai baina dotorea. Gipuzkoa eta Nafarroako mugatik gertu kokatua, igoera erraza dauka Aritxulegiko lepotik. Inguru honetan ugariak dira mairubaratz edo kromlechak. Gaur egun Bianditz izenez ezagutzen den arren, gailur nagusiak Arrizkoetxolagaña du berezko izena.
Informazio praktikoa:
- Aritxulegitik: 1,5 ordu (4 km)