Eskuagatx mendilerroko gailurrik ezagun eta igoena, baita garaiena ere, mendilerroari izena ematen dion Eskuagatx (1.003 m) bera baino altuagoa baita Errialtabaso (1.011 m). Bizkaian dago Eskuagatx mendilerroa, Mañaria eta Dima artean, Urkiolako parke naturalaren mendebaldean. Mendilerro honetarako igoera arruntenak Dimako auzuneetatik egiten dira, edota baita Urkiolatik bertatik ere, Saibi ezaguna (954 m) atzean utzita.
Informazio praktikoa:
- Bargondia auzotik (Dima): 2 ordu (6 km).
- Urkiolatik: 2 ordu (6,5 km).