Ganboa Aralarko mendilerroko mendirik garaienetan hirugarrena da (Intzako dorrea eta Aldaon gailurren atzetik), eta mendilerro horren Gipuzkoa aldeko garaiena. Guardetxetik abiatzen da ohiko bideetako bat. Bide hori, Errenaga eta Igaratzako babeslekuetatik igarotzen da. Hortik, bidezidor bat Alotzarantz doa, Pardarri mendia bere mendebaldetik inguratuz, Irazustako lepora iritsi arte. Hortik gertu dago mendiaren tontorra, ekialderantz. Larraitzetik abiatuz gero, Txindokira doan bidea hartu behar da, baina bide hori utzi eta Alotzako larrerantz jo beharko dugu, Irazustako lepora iritsi arte. Ganboa mendia Aralarko naturgunearen erdi-erdian dago, eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu.