Urdaibaiko gailur txiki baina oso bisitatua, erraza delako eta gailurretik ikuspegi ederra dagoelako. Mendia bera, hala ere, zuhaitz-landaketa exotikoz estalita dago. Solluberen magalean dagoen tontortxo bat da, izatez, Katillotxu, eta Mundakatik zein Sukarrietatik igo daiteke, ordu edo ordu t'erdiko ibilbide erosoan (gehienbat Sukarrietatik).
Informazio praktikoa:
- Sukarrietatik: 1 ordu (2,5 km)
- Mundakatik: 1,5 ordu (3 km)