Karakatetik Irukurutzetara doan mendilerroko gainetako bat, alboan dituen gainontzekoak bezala, ez nabarmenegia. Izan ere, Irukurutzeta hiru gaintxok osatzen dute, Irukurutzetak berak, Kurutzezarrek eta Kurutzebakarrek. Oso ugariak dira inguru honetan historiaurreko aztarnak, trikuharri eta tumuluak, eta bereziki ikusgarria Kurutzebakarreko tontorretik oso gertu dagoen Arribiribilletako dolmen edo zutarria, 3,5 metroko monolitoa (K. a. 4.000-1.500).
IGOERAK
Ander Lasa
2023-04-13 11:19asier es
2023-03-23 21:40Gurutze Insausti
2023-02-11 12:20Uli Mac
2022-12-11 13:53