Arrato mendilerroko tontorretako bat da La Llana, batzuetan Arrato izenez ere izendatu izan dena. Beharbada horixe izango zuen jatorrizko izen, nahiz eta bere gailurraren izaera lauak "la llana" ezizena eman dion eta horrela ezagutzen den gaur egun. Armikelo (888 m) dauka alboan eta Zarandona errekak eta lepoak banatzen ditu La Llana eta Armikelo.
Informazio praktikoa:
- Apodakatik: 1,5 ordu (5 km).
- Domaikiatik: 1 ordu (3 km).