Amezketa gainean dagoen mendi esanguratsua dugu Larraone, parez pare daukan Txindokik itzal handia egiten dion arren. Bikitzat ere hartu izan dira bata eta bestea, eta Amezketako mailoak ezizenez ere ezagutzen dira. Muitzeko labarrak banatzen ditu bi mendiak. Larraitzetik zein Amezketatik igo daiteke. Garai batean 100 mendietarako puntuagarria zen, baina azken urteotan ez da hala izan.
Informazio praktikoa:
- Larraitzetik: 2,5 ordu (5 km)
- Amezketatik: 2,5 ordu (6 km)