Lokizko mendilerroko segidan dauden gailurretako bat da San Cosme. Lokizko mendilerroaren ekialdeko erpina da, izan ere; tontor horietako ezagun eta igoena da, seguru asko, eta mendilerro osoaren izenarekin ere ezagutzen da, Lokiz izenez, alegia. Tontorra bera pago artean kukututa dago, ermita txiki baten alboan. Inguruan, baina, Allin haranaren ikuspegi ederra aurkituko dugu.
Informazio praktikoa:
- Basauratik (Zudaire): 1,5 ordu (4 km)
- Galdeanotik (Allin): 1,5 ordu (4 km)