Lasai-lasai esan dezakegu Marinda dela Arabako mendirik ederrenetako bat, baita Euskal Herrikoa ere. Gibillo (Gibixo) mendilerroan dago eta mendikateko tontorrik ezagunena da, garaiena izateaz gain (986 m). Mendilerroaren hegoaldeko muturrean dago; handik beherantz Arkamu mendilerroaren parajeak hasiko zaizkigu. Igoera erabilienak nahiko laburrak eta errazak dira: ordu bete eskasean tontorrean egongo gara, Sendadianotik (ekialdetik) zein Santa Eulaliatik (hegoaldetik) hasita.
Informazio praktikoa:
- Sendadianotik: 1 ordu (3 km)
- Santa Eulaliatik: 1,5 ordu (3 km)
IGOERAK
Lara Regidor
2023-03-18 12:00Irene Alonso
2022-10-13 10:26Ibone A
2022-03-27 13:20Edu
2022-03-19 10:11Sergio Txouret
2021-04-10 13:11