Urduña inguratuz agertzen zaizkigun mendien artean mendebaldekoak dira ezagunenak, Gorobel mendilerroko Txarlazo, Tologorri eta abar. Ekialdean, berriz, Gibillo mendilerroaren lehenengo mendiak jasotzen dira, Delikako ur-jausiaren pare-parean. Bailara zoragarri honen beste ikuspegi bat ezagutzeko aukera emango digute Untzagatik aurrera zabaltzen diren zelaiguneek. Bagateko tontorra da horietatik lehenengoa. Igoera gogorra dauka Delikatik, baina pasio txiki bat besterik ez da Untzagatik, haurrekin ere modu erosoan egiteko modukoa.
Informazio praktikoa:
- Delikatik: 1,5 ordu (3 km).
- Untzagatik: 45' (2 km).
IGOERAK
Aner Garmendia
2022-01-02 21:53Axier Arruti
2021-11-14 17:29Iratxe Gauna Ibarrola
2021-07-28 13:34Aloña M.
2021-03-04 13:46Amaia Zabala
2020-12-13 13:17Patxi Otegi
2019-12-23 09:52Nekane Garcia
2019-11-20 10:41