Mendi ikusgarria. Gailurreko talaiak Arabako Lautadaren ekialdeko ikuspegi onak eskaintzen ditu. Tontorrean 10 metroko altuera duen altzairuzko gurutze handi bat dago. Behe-behetik igo daiteke (Okariz edo Durrumatik); bestela, Opakuaraino autoz igota (edota Legaireraino bertaraino pistaz iritsita). Legairetik igoera erraza da, haurrekin egiteko egokia.
Informazio praktikoa:
- Durrumatik: 2 ordu (5,5 km)
- Opakuatik: 1,5 ordu (5 km)
- Legairetik: 1 ordu (3 km)