Mondarrain edo Arranomendi Lapurdin dagoen mendia da. Ezpeletaren hegoaldean eta Itsasuren hego-mendebaldean kokatzen da. Ez da garaiera handiko edo laztasun handiko mendia. Beharbada nolabaiteko igoera gogor bakarra Laxia auzotik abiatzen dena da. Bere gailurra konglomeratuzko haitz ugariz osatuta dago eta bulder eskaladan jarduteko aproposa da.