Cookieak itxi
Itxi

500 eta 1.000 metro bitarteko mendiak Muñobil / Otsabio

801 metro
Aralar mendilerroa - (Lizartza, Gipuzkoa)

Aralar mendilerroak adar txiki bat dauka iparralderantz, Araxes eta Oria ibaien artean, neurri batean Aralarreko mendilerrotik banatuta dagoena. Otsabio dugu Lizartza eta Altzo artean dagoen mendikate txiki hori, hiruzpalau tontor txikiz osatua, zeinetan Muñobil dugun gailurrik nabarmenena. Otsabio izenez ere ezagutzen da, nahiz eta toponimo hori, jatorriz, Muñobiletik Sasiolaraino doan mendikateari dagokion, ziurrenik. Altzotik eta Lizartzatik igo daiteke, gutxi gora-behera antzeko ibilbidea eginez (4-5 km inguru).

Informazio praktikoa:

  • Altzotik: 1,5 ordu (5 km)
  • Lizartzatik: 1,5 ordu (5 km)

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK