Aralar mendilerroko tontorrik garai eta aipagarrienetakoa. Hegoalden, Putreaizko Punta izeneko aurretontor bat du. Errenagako babeslekuetatik, Ontzanburu menditik banatzen duen lepora iritsiz hel daiteke Pardarriren tontorrera. Hala ere, ohikoena, Lizaso izeneko lepoan kokatzea da, Pardarri Ganbo menditik banatzen duena. Lepo honetara Guardetxetik hel daiteke, baita Larraitzetik ere, Alotzako larreetan barrena, edo Amezketatik, Aritzagako labarretik igota.