Ziurrenik, Puttarri (edo Putxerri) ez da izanen Aralarreko gailurrik ezagun eta igoena, ez du agian Txindokik, Intzako Dorreak edo Ganbok izan dezaketen xarmarik, baina horrek ez dio kentzen ez garrantzirik, ezta edertasunik ere. Lizarrustiko mendatean kotxea utzi eta Alleko (1.017 m) inguratuz bidean aurrera egin ahala, pagadi zoragarrietan barneratuz, mendez mende artzainen, basomutilen eta inguru honetako biztanleen bide nagusienetakoa izan dena hartuko dugu eta inguru zoragarria ezagutzeko aukera emango digu Puttarrik. Behetik begiratuta, Puttarrik ez du edertasun nabarmenegirik (ez da tontor nabarmenegia, borobil samarra da, zuhaitzez estalia...), baina gailurrera iristean konturatuko gara zein leku estrategikoan dagoen, Aralarreko eta Sakanako ikuspegi paregabea aurkituko dugulako puntatik.
Informazio praktikoa:
- Lizarrustitik: 2 ordu (6 km).
- Guardetxetik: 3 ordu (7,5 km).