San Justi Arabako mendia da, Bernedoko udalerrian dagoena, Izkiko Natura Parkearen barruan. Garaiera ez oso handiko tontorra, Izkiko goiko ordokietan ia nabarmendu ere egiten ez dena, baina tontorretik eta ingurutik Bernedo aldeko ikuspegi zoragarria aurkituko dugu.
Informazio praktikoa:
- Apilaizetik (Arraia-Maeztu): 1,5 ordu (5 km)
- Arluzeatik (Bernedo): 1 ordu (3 km)