Izki mendilerroa
Izkiko mendilerroa Araba erdian dago, Gasteizko mendien eta Toloñoko mendilerroaren artean. Izki ibaiak osatzen duen arroaren inguruan zabaltzen da eta bere lurren zati handi bat Parke Naturala dira. Parkeak 9.000 hektarea ditu eta Bernedo, Arraia-Maeztu eta Kanpezu artean zabaltzen da. Mendilerro honetan 900-1.000 metro inguruko garaiera daukaten dozena bat mendi aurkituko ditugu. Ez dira mendi asko, ez dira oso altuak, baina bai dira ederrak, Izkiko parkeko mendien artean aurkituko ditugulako Euskal Herriko mendirik politenetako batzuk, besteak beste, San Kristobal (1.057 m), Muela (1.056 m) edo San Justi (1.028 m). Mendi hauetan amezti eta pagadi ederrak aurkituko ditugu.