Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Som Coi

100 mendien lehiaketa
2.315 metro
Pirinioak mendilerroa - (Ereta / Areta, Bearno)

Auñamendiren inguruko gailur nagusietako bat, Eretako lurretan kokatua (Biarnon), San Martin harri gainean. Mendi latza da, Larra inguruko gehienetsuenak bezala, pinu beltz gutxi batzuez gain lapiaz grisak estaltzen eta lazten duelako paraje hau. Aretteko eski-estazioak ere soildu du bere magala, eski pistak sortu ahal izateko. Eski-estaziotik bertatik igo daiteke zuzenean, baina ohiko ibilbidea Ernaz lepoan hasten da, Auñamendirako bide beretik, Arlas eta Murlong atzean utzita.

Informazio praktikoa:

  • Ernaz lepotik: 3 ordu (6 km).
  • Eretako eski-estaziotik: 3 ordu (6 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK