Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Ttutturregi

100 mendien lehiaketa
1.290 metro
Aralar mendilerroa - (Enirio-Aralar, Nafarroa Garaia)

Malloetako tontor ederra, Araitz bailara gainean kokatua eta ikuspegi ederrak dituena.Intzako Malloa izenez ere ezagutzen dute inguruko herritarrek. Pallardi izena ere aipatu izan da mendi honentzat, baina izen horrek ez du lekukotasunik eta ez da erabiltzen ingurumari hartako artzainen artean. Igoera gogorra du Intza aldetik, Araitz bailaratik; Baraibar aldetik edo Albiko aparkalekutik, ostera, mendi erraz samarra da, azkenengo 150 metroak izan ezik, bide garbirik gabeko baso karstiko batetik barrena egiten delako. Tontorra garbi-garbia da eta Malloen ikuspegi zoragarria ikusi dezakegu bertatik. Ttutturregi alboan, ekialdera, Ttutturru aurkituko dugu. Bere forma piramidalarengatik ezagunagoa da Ttutturru, baina 100 mendien lehiaketarako puntuagarria Ttutturregi da, metro batzuk garaiagoa baita.

Informazio praktikoa:

  • Intzatik: 3 ordu (6 km).
  • Albitik: 1,5 ordu (5 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK