Urdaburu edo Urdao Gipuzkoako ipar-ekialdeko mendi bat da, Oiartzualdean dagoena, Errenteriako udalerriko lurrez inguratua, baina administratiboki Donostiakoa den 2,2 km2-ko barrendegi batean kokatua, Añarbeko urtegi gainean. Donostialdean dagoen mendirik azpimarragarriena da, ziurrenik, Urdaburu, inguruko mendizaleentzat izen eta izaera berezikoa. Urumearen ibarrean garbi nabarmentzen da bere siluetan, bai inguruko lurretatik zein itsasaldetik. Izenari dagokionez, badirudi bi forma nagusitzen direla: Urdaburu eta Urdao. Aurrenekoa da ofiziala, baina mendiaren inguruan dauden herrietan oso zabalduta dago Urdao izendapena. Errenteriko Mendizale Elkartea ere Urdaburu deitzen da.
Informazio praktikoa:
- Pagoagatik (Hernani): 1,5 ordu (3,5 km).
- Landarbasotik: 1,5 ordu (4 km).