Cookieak itxi
Itxi

1.200 metrotik gorako mendiak Larrunarri / Txindoki

100 mendien lehiaketa
1.342 metro
Aralar mendilerroa - (Tolosaldea, Gipuzkoa)

Larrunarri edo Txindoki Gipuzkoako mendia da, Aralar mendilerroan kokatua. 1342 metroko garaiera du eta Amezketan kokatua dago. Nañarri esaten diote inguruko herrietan; Larrunarri izenaren aldaera fonetikoa da. Gipuzkoako mendirik altuena ez izan arren, esanguratsuenetako bat da, bere itxura berezia dela eta. Biderik ohikoena Larraitzeko aparkalekutik abiatzen da eta bertaraino autoz gertura daiteke. Mendebaldeko ertza eskalatzeko aproposa da. Geografikoki Tolosaldea eskualdean dagoen arren, Goierri eskualdeko leku askotatik ikusten da. Antzinatik, Larrunarri izenaz izan da ezaguna. XX. mendeko lehenengo erdialdean, baina, mendiaren ekialdeko artegi baten izena, Txindoki, mendi osorako ere zabaldu zen.

Informazio praktikoa:

  • Larraitzetik: 2 ordu (5 km).
  • Amezketatik: 2,5 ordu (6 km).

BALORAZIO ETA IRUZKINAK


IGOERAK