Cookieak itxi

Ezagutu Gipuzkoa 2026

2024. urteaz geroztik, Gipuzkoako Mendizale Federazioak, Gipuzkoako Aldundiak eta Mendiak Aplikazioak elkarlanean ari gara, mendizaleei erronka txikiak proposatzeko eta mendizaletasuna sustatzeko. Aurten ere halaxe egingo dugu eta zure aplikazioan aurkituko dituzu Gipuzkoako Federazioak proposatzen dizkizun erronkak.

Erronka horien artean, Ezagutu Gipuzkoa izeneko erronka proposatu diegu mendizaleei eta helburua izango da Gipuzkoako eskualde eta paraje desberdinetako mendiak igotzea. Gipuzkoak 8 hizki dituela aprobetxatuta eta herrialdeak 8 eskualde ere badituenez, 2026. urtean zehar Gipuzkoako 8 mendi esanguratsu igotzea izango da erronka honen helburua, eskualde bakoitzean bana, hemen azpian aurkituko dituzuenak: Alleko (Goierri), Arranoaitz (Urola Garaia), Egoarbitza (Debabarrena), Elorreta (Debagoiena), Laparmendi (Tolosaldea), Sesiarte (Urola Kosta), Urdaburu (Beterri) eta Zaburu (Tolosaldea).

Betiko mendirik ezagunenak alde batera utzi dira oraingo honetan (Erlo, Aizkorri, Txindoki, Aiako Harriak...) eta mendi pixka bat ezezagunagoak aukeratu dira erronka honetarako, Mendizale Federazioaren nahia beti izaten baita mendizaleak gure geografia hobeto ezagutzera bultzatzea, mendi eta eskualde berriak bisitatzera animatuz. Mendi ederrak dira eta ez zailegiak, oro har, edozein mendizalek, gazte zein nagusi, igotzeko modukoak. Gipuzkoako mendizaleentzat ez ezik, Euskal Herri osoko mendizaleentzat dago irekita erronkan parte hartzea, noski.

Erronkan parte hartzeko, Mendiak Appa instalatu beharko du mendizaleak, lehendik ez badu, eta bertan markatu beharko ditu 8 mendietara egindako igoerak. Mendi bat igotzen den bakoitzean G.I.P.U.Z.K.O.A. hitzeko hizki bat gehituko zaio, amaieran GIPUZKOA hitza osatu arte. Erronka betetzen duten mendizaleen artean, domina digitalak banatzeaz gain, oroigarriak eta opariak ere banatuko dituzte antolatzaileek. Besteak beste, Gipuzkoako Goimendi Eskolak 10 lagunentzako eskainiko duen mendi-orientazio ikastarorako gonbidapenak, Umeekin egiteko ibilbideak (Gipuzkoa) liburuaren 25 ale eta Mendiak APParen produktu-sorta (kamisetak, txolotak, kantinplorak, eta abar).

Info gehigarria hemen >>

Alleko

Ataun, Gipuzkoa

1.017 metro

Ehun mendien lehiaketa

Arranoaitz

Goierri, Gipuzkoa

875 metro

Ehun mendien lehiaketa

Egoarbitza

Elgeta, Gipuzkoa

733 metro

Ehun mendien lehiaketa Haurrekin egitekoak

Elorreta

Eskoriatza, Gipuzkoa

1.141 metro

Ehun mendien lehiaketa

Laparmendi

Lizartza, Gipuzkoa

814 metro

Ehun mendien lehiaketa

Sesiarte

Deba, Gipuzkoa

758 metro

Ehun mendien lehiaketa

Urdaburu

Hernani, Gipuzkoa

599 metro

Ehun mendien lehiaketa

Zaburu

Elduain, Gipuzkoa

781 metro

Ehun mendien lehiaketa