Intzako dorrea / Sollazbizkargaña

Aralar mendilerroa - (Enirio-Aralarko Mankomunitatea, Nafarroa Garaia)
Intzako dorrea (edo Sollazbizkargaña) Aralar mendilerroko tontorrik garaiena da, 1.430 metroko garaierarekin; bai eta mendilerroko ezagunenetakoa eta igoenetakoa ere, Txindokirekin batera. Aralarko Malloetako gailur altuena da, era berean. Tontorra Nafarroako probintzian dago, Gipuzkoarekin duen mugatik oso gertu. Mendi hau beste izen batez ere ezagutzen da sarri, Hirumugarrieta. Hala ere, izen hori duen tokia tontorretik 100 metro hego-ekialdera dago, Gaintza, Intza eta Errealengoa banatzen dituen mugarria dagoen tokian (hortik "Hirumugarrieta" toponimoaren jatorria). Oso erabilia ez den mendiaren beste izen bat Elkomuts da.
IGOERAK
ainhoa azpiroz
2022-05-14 12:45Enaut Lertxundi
2022-05-08 09:55Leire Ibañez de Opacua
2021-12-13 00:05Erik
2021-08-28 20:00