Larrunarri edo Txindoki Gipuzkoako mendia da, Aralar mendilerroan kokatua. 1342 metroko garaiera du eta Amezketan kokatua dago. Nañarri esaten diote inguruko herrietan; Larrunarri izenaren aldaera fonetikoa da. Gipuzkoako mendirik altuena ez izan arren, esanguratsuenetako bat da, bere itxura berezia dela eta. Biderik ohikoena Larraitzeko aparkalekutik abiatzen da eta bertaraino autoz gertura daiteke. Mendebaldeko ertza eskalatzeko aproposa da. Geografikoki Tolosaldea eskualdean dagoen arren, Goierri eskualdeko leku askotatik ikusten da. Antzinatik, Larrunarri izenaz izan da ezaguna. XX. mendeko lehenengo erdialdean, baina, mendiaren ekialdeko artegi baten izena, Txindoki, mendi osorako ere zabaldu zen.
Informazio praktikoa:
- Larraitzetik: 2 ordu (5 km).
- Amezketatik: 2,5 ordu (6 km).
BALORAZIO ETA IRUZKINAK
IGOERAK
Enaut Lertxundi
2022-05-06 08:45Maria Jesus Arregui Aranceta
2022-04-17 12:26Irati Satrustegui Aurrekoetxea
2022-04-16 15:12Igor Ignacio
2022-04-16 11:54iruarri_26@hotmail.com
2022-03-27 12:00Sorospen
2022-03-26 14:06Vixka
2022-03-26 11:57Mikel Eletxigerra
2022-03-23 00:17Andoni Seijo
2022-03-19 11:16Paule Loizaga
2022-03-19 08:48Jose Mari Arriaran
2022-02-27 13:41