Aralar mendilerroak adar txiki bat dauka iparralderantz, Araxes eta Oria ibaien artean, neurri batean Aralarreko mendilerrotik banatuta dagoena. Otsabio dugu Lizartza eta Altzo artean dagoen mendikate txiki hori, hiruzpalau tontor txikiz osatua, zeinetan Muñobil dugun gailurrik nabarmenena. Otsabio izenez ere ezagutzen da, nahiz eta toponimo hori, jatorriz, Muñobiletik Sasiolaraino doan mendikateari dagokion, ziurrenik. Altzotik eta Lizartzatik igo daiteke, gutxi gora-behera antzeko ibilbidea eginez (4-5 km inguru).
Informazio praktikoa:
- Altzotik: 1,5 ordu (5 km)
- Lizartzatik: 1,5 ordu (5 km)
IGOERAK
Beatriz Oronoz Artola
2023-02-05 18:54iban ormazabal
2023-01-01 11:42iban ormazabal
2022-09-09 09:540AE
2022-01-23 11:00Klara Ceberio
2021-05-22 12:00Irantzu Iturbe
2021-02-23 16:40