Cookieak itxi

Erronka: Mendia eta historia 2026

Helburua da mendi-ibilaldiak ondare historiko eta kulturalaren ezagutzarekin uztartzea. Parte-hartzaileak garrantzi historiko edo kulturala duten 5 menditara igo beharko dira (gazteluak, hondakinak edo tokiko istorio ezagunak dituzten tontorrak). Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin eta Gipuzkoako Aldundiarekin elkarlanean sortutako erronka.

2024. urteaz geroztik, Gipuzkoako Mendizale Federazioak, Gipuzkoako Aldundiak eta Mendiak Aplikazioak elkarlanean ari gara, mendizaleei erronka txikiak proposatzeko eta mendizaletasuna sustatzeko. Aurten ere halaxe egingo dugu eta zure aplikazioan aurkituko dituzu Gipuzkoako Federazioak proposatzen dizkizun erronkak.

Erronka horien artean, iaz bezala, aurten ere Mendia eta historia izeneko erronka proposatu diegu mendizaleei eta helburua izango da mendi-ibilaldiak ondare historiko eta kulturalaren ezagutzarekin uztartzea. Parte-hartzaileak garrantzi historiko edo kulturala duten Gipuzkoako 5 menditara igo beharko dira (gazteluak, baselizak, gotorlekuak, aztarnategiak, historiaurreko lekukotasunak edo tokiko istorio ezagunak dituzten tontorrak).

Hemen azpian aurkituko dituzu Ondarea eta historia erronka honetarako puntuagarri diren mendien zerrendatxoa. 2026. urtean zehar horietako 5 igotzea izango da helburua.

Mendiak Aplikazioak domina birtualak eta ziurtagiriak banatuko dizkie erronka osatzen duten guztiei eta, urte amaieran, hainbat produktu zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean, besteak beste 'Umeekin egiteko ibilbideak (Gipuzkoa)' liburuaren 50 ale eta Mendiak Apparen produktuak (kamisetak, kantinplorak, txolotak eta abar).

Atxorrotx (Aitzorrotz)

Eskoriatza, Gipuzkoa

736 metro

Haurrekin egitekoak

Karakate / Kortazar / Muneta

Soraluze, Gipuzkoa

756 metro

Ehun mendien lehiaketa

Akondia / Arrikurutz

Eibar, Gipuzkoa

749 metro

Ehun mendien lehiaketa Haurrekin egitekoak

Aizkorri

Gipuzkoako Partzuergo Nagusia, Gipuzkoa

1.523 metro

Ehun mendien lehiaketa

Ausa Gaztelu

Zaldibia, Gipuzkoa

901 metro

Ehun mendien lehiaketa

Mendizorrotz

Donostia, Gipuzkoa

416 metro

Ehun mendien lehiaketa Haurrekin egitekoak

Intxorta

Elgeta, Gipuzkoa

743 metro

Ehun mendien lehiaketa Haurrekin egitekoak

Kurutzebakarra

Soraluze, Gipuzkoa

902 metro

Ehun mendien lehiaketa Haurrekin egitekoak

Hernio

Errezil, Gipuzkoa

1.078 metro

Ehun mendien lehiaketa

Erlaitz

Irun, Gipuzkoa

497 metro

Haurrekin egitekoak

Munoaundi

Azpeitia, Gipuzkoa

385 metro

Haurrekin egitekoak

Ulia

Donostia, Gipuzkoa

234 metro

Haurrekin egitekoak

Mendikute

Albiztur, Gipuzkoa

816 metro

Arkaleko harkaitzak

Oiartzun, Gipuzkoa

250 metro

Haurrekin egitekoak