Mendia eta historia 2026
2024. urteaz geroztik, Gipuzkoako Mendizale Federazioak, Gipuzkoako Aldundiak eta Mendiak Aplikazioak elkarlanean ari gara, mendizaleei erronka txikiak proposatzeko eta mendizaletasuna sustatzeko. Aurten ere halaxe egingo dugu eta zure aplikazioan aurkituko dituzu Gipuzkoako Federazioak proposatzen dizkizun erronkak.
Erronka horien artean, iaz bezala, aurten ere Mendia eta historia izeneko erronka proposatu diegu mendizaleei eta helburua izango da mendi-ibilaldiak ondare historiko eta kulturalaren ezagutzarekin uztartzea. Parte-hartzaileak garrantzi historiko edo kulturala duten Gipuzkoako 5 menditara igo beharko dira (gazteluak, baselizak, gotorlekuak, aztarnategiak, historiaurreko lekukotasunak edo tokiko istorio ezagunak dituzten tontorrak).
Hemen azpian aurkituko dituzu Ondarea eta historia erronka honetarako puntuagarri diren mendien zerrendatxoa. 2026. urtean zehar horietako 5 igotzea izango da helburua.
Mendiak Aplikazioak domina birtualak eta ziurtagiriak banatuko dizkie erronka osatzen duten guztiei eta, urte amaieran, hainbat produktu zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean, besteak beste 'Umeekin egiteko ibilbideak (Gipuzkoa)' liburuaren 50 ale eta Mendiak Apparen produktuak (kamisetak, kantinplorak, txolotak eta abar).